XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horra nundik duen bere izen goithia: Behachka.

Handik jin zen Hazparnerat hamabost urthetan.

Orduan baziren Hazparnen plekari anhitz Behachkaren adinekoak, hau baino gehiago zirenak; bainan bizpahiru urtheren buruko gehienak bentzutuak zituen.

Hogoi urthetan oro azpitik zauzkan herrian.

Jadanik aiphatua dugun bezala, hogoi urthetan egin zuen kanpotarrekin lehen partida handia.

Jatsek egin zuen desafioz partida bere trinketean artzeko Behachka lagun, Ottarre Azkaindarraren eta Ciki Urruñakoaren kontra.

Hok galdu zuten.

Azken aldian aiphatu ginintuen Behachkak egin partida handienak, bainan ahantzi ginuen bat khondatzea balio duena.

Halty Cambokoak eta Bellecave Hazpandarrak egin zuten partida, desafioz artzeko Hazparnen: Belachka eta Espantcha, Larreñaga Modesto eta Goñi Soudre-ren kontra; trebesak bira mila libera.

Hazpandarrek ereman zuten.

Partida hori berriz jokhatu zuten Donapaleun, Hazpandarrak haizu beren herritik beste baten hartzerat; hartu zuten Jean Amespil Munichtako semea, plekari hauta.

Partida huntan trebesak, hiruek bi mila, bien hiru milen kontra.

Goñik irabazi.

Huntarik ageri da Behachka eta Espantcha, Hazparnen, beren trinketean, bakharrik zirela nagusi, hamarbat urthez ezin bentzutuak.

Bizkitartean baziren denbora hetan jaun batzu, gizon batzuen erranaren arabera, nahiko zutenak ikhusi, bi Hazpandar plekariak beren trinketean garbituak Je veux les battre chez eux zioten.

Handik zonbeit demboraren buruan agertu zen Porteño handia, plekarietan famatuena.

Errana dugu arizan zela lau aldiz lagun sanjarekin; batean Goñi, bestean Larrenaga Modesto, gero Urcelay eta azkenik Dongaitz zaharrena, bainan debaldetan; Hazpandarrak Hazparnen errege.

Orduan Porteñok erran omen zuen Ez da posible horier hemen irabaztea.

Porteño agertu aitzinean, Bellecaye jaunak erran omen zakoten kanpotar jaun batzuer:.